Norbanakoen txanda da orain, entitateekin "gustura" geldituta

Karmele Uribesalgo 2020ko urr. 9a, 10:30

Irailaren 24an ariguneen lanketari ekiteko egindako batzar irekia.

Euskaraldirako norbanakoen izena ematea martxan dago, eta Antzuolako antolaketa taldea lanean da.

Aurtengo edizioa prestatzeko bi batzar egin dituzte dagoeneko. Lehenengoa irailaren amaieran egin zuten, eta hamabost herritar inguru bildu ziren ekimenaren inguruan informatu eta lanak banatzeko. Bigarren bilera, berriz, urriaren 1ean izan zuten, eta entitateen parte hartzearen gaineko balorazioa egin zuten. Euskaraldiko Antzuolako koordinatzaile Lierni Legorburuk adierazi du "gustura" daudela bildutako emaitzarekin, eta gogorarazi du norbanakoen txanda dela orain.

Datozen asteetan berriz bilduko dira antolaketa lanetan jarraitzeko, baina zehazteke dago data. Legorburuk herritar oro animatu nahi izan du bai parte hartzera, baita prestaketa lanetara batzera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak