Uxue Iparragirre futbolaria Eibarrekin jokatzeko prest da

Karmele Uribesalgo 2020ko urr. 9a, 09:30

Argazkia: Eibar SD

Lehen Mailako taldearekin konbokatuta egon da, nahiz eta oraindik jokatzeko aukerarik izan ez duen.

Emakumezkoen Eibar taldeak larunbatean jokatu zuen ligako lehen partidua, eta Uxue Iparragirre antzuolarra konbokatuta egon zen. Lehen Mailara igo berri da taldea, eta ekin diote jada lehiaketari. Partidu bakarra jokatu dute, momentuz, Real Betisen kontra, eta 1-0 irabazi zuten. Iparragirrek ez du izan oraindik jokatzeko aukerarik, baina badu datozen asteetan zelaira ateratzeko esperantza eta gogoa: "Orain arte bezala jarraitzen badut lanean, jokatzeko aukera izan dezaket".

Iparragirrek aitortu du oraindik ez duela asimilatu non dagoen. "Futbola gustatzen zaion edonorentzat hor gora iristea lorpen handia da", azpimarratu du. Orokorrean, futbolari gipuzkoarrentzako Eibar "erreferente" bat dela gaineratu du atzelari antzuolarrak, eta emozio handiarekin bizi du.

Lehen Mailan aritzea "gogorra" izango dela aitortu du. Gainera, bidaia luzeak egin beharko dituzte; bihar, esaterako, Valentzian jokatuko du taldeak, Levanteren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak