Preso eta iheslarien auzia konpontzeko eskatuko dute zapatuan

Maider Arregi 2020ko urr. 1a, 15:54

Euskal Herri mailan antolatutako '650 tontor' ekimenaren baitan, Trekutzeko eta Arrolako tontorretara igotzekoak ziren antzuolarrak bihar, zapatu goizean. Eguraldi iragarpena medio, ordea, bertan behera geratu da biharko ekimena eta Sarek herritarren harrera ona ikusita maiatzaren 8ra atzeratzea erabaki du tontorretarako igoera.

Hala, Izan Bidea egitasmoak, zapatu eguerdirako elkarretaratzeak deitu ditu herri guztietan. Antzuolarrei Herriko Plazara joateko deia egin die 12:30etarako, hain zuzen ere. 
Euskal Herriko 650 tontorretara igo eta bertan talde argazkia ateratzea zen hasierako asmoa. "Presoen eta iheslarien auzia behin betiko konpondu behar dela eskatuko dugu eta talde argazkia aterako dugu aurreikusia zegoen bezala", azaldu dute antolatzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak