Eskolako patioa egun euritsuetan soilik irekiko da herritarrendako

Maider Arregi 2020ko ira. 28a, 14:51

COVID-19ak eraginda, kirol taldeen entrenamenduetarako eta eskolaren erabilerarako izan ezik, gainerako herritarrendako itxita egongo da eskolako patioa. Hala ere, egun euritsuetan patioa zabaltzeko akordiora iritsi da Udala Pausoka guraso elkartearekin elkarlanean.

Horiek horrela, zenbait baldintza bete beharko dira patioa zabaldu ahal izateko: besteak beste, lau eremu ezberdinetan banatuko da patioa, ordutegiak izango dira, eremu bakoitzean hamar pertsona gehienez eta umeen kargu gurasoak egingo dira. Asteburuetan kantxa osoa erreserbatzeko aukera ere egongo da (informazio xehea erantsitako kartelean duzue). Eskola kirolarekin zer egin erabakitzen denean, baldintzak eta ordutegiak berriro egokitu beharko ditu, ordea, Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak