Buruntzazpi taldeko Beñat Carbayeda nagusi Uzarragako Igoeran

Julen Iriondo 2020ko ira. 26a, 21:34

Irabazlea Bellota-Goierri taldeko Nicolas Alustizarekin batera iritsi da azken metroetara, eta esprintean nagusitu zaio. Lehen debagoiendarra Ulma taldeko Unai Cueva oñatiarra izan da, eta Ekain Larrea antzuolarrak hamalaugarren amaitu du sailkapenean.

59 kilometroko ibilbidea zuten gazte mailako txirrindulariek. Zubillagatik joan etorria egin dute eta Deskarga igota, Udanan behera, berriz ere Oñatitik buelta iritsi dira azken igoerara. 

Uzarragako maldetan, metroz-metro, indartsuenak joan dira aurrean geratzen, eta bi indartsuenen artekoa esprintean erabaki da, esan bezala. Alde txikiak izan dira sailkapenean lehen postuetan helmugaratu dien ziklisten artean.

Carbayeda garailearentzat izan da mendiko saria ere, eta taldeka Ulma nagusitu da Antzuolako lasterketan.

Erlazionatuak

Uzarragako Igoerako argazkiak

Julen Iriondo 2020 ira 26 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak