Uzarragako igoera zapatuan, Goizperko aparkalekutik hasita

Xabier Urtzelai 2020ko ira. 25a, 15:23
Iazko irabazle Iñaki Diaz, Uzarragako helmugan.

Ohi baino sei hilabete geroago helduko da aurtengo gazte mailako Uzarragako igoera, bihar, zapatua, egingo dute-eta Antzuolako lasterketa, 16:00etan hasita. Irteeran aldaketak izango dira, herritik beharrean Goizperko aparkalekutik abiatuko dira-eta ziklistak. 

Udaberri hasieran jokatu ohi den igoerak udazkeneko lehen egunetan hartu du lekua azkenik. Hori bai, koronabirusaren aurrean hartu beharreko neurriek zenbait aldaketa eragin dituzte. Hala, lasterketako irteera puntua Goizperko aparkalekuan izango da.

Ibilbideari iazko berbera izango da (60 km): Antzuolatik neutralizatuta jaitsiko dira Bergarara eta han, behin barianteko tunela igarota, martxan jarriko da proba: San Prudentzio, Zubillaga (kanpotik), Zubillaga (barrutik), San Prudentzio, Bergara (oxigenoa), Bergara (Goenbulu), Igeribarrerrota, Antzuola, Deskargako gaina, Urretxu, Legazpi, Udana, Oñati, Zubillaga, San Prudentzio, Bergara (oxigenoa), Bergara (Goenbulu), Igeribarrerrota, Antzuola (Etxezuri) eta Uzarragako gaina (17:30).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak