Kutxabank-ek arreta zerbitzuaren zati bat Bergarara eraman izana salatu du Landatxopek

Maider Arregi 2020ko ira. 18a, 11:15

Argazkia: Alberdi

Antzuolako Kutxabank-en bulegoak zuzeneko arreta zerbitzua murriztu du. Hala, zerbitzuaren zati bat Bergarako bulegora eroan du. Honen aurrean, herriko erretiratu eta pentsionisten elkarte Landatxopek bere desadostasuna helarazi du.

Landatxope erretiratuen elkarteak ohar bidez adierazi du adineko pertsonak diskriminatzen dituela Kutxabank-en erabakiak.

"Ez gaude ados Kutxabank-en erabakiak orohar Antzuolako herritar orori modu negatiboan eragiten diolako. Kutxabank-en urtez urteko irabaziek ez dute murrizketa justifikatzen. Banketxeak kaleratu dituen datuen arabera, 2019an, 352,2 milioi euro garbi irabazi ditu. Era berean, Antzuolako nagusiak diskriminatzen ditu Internet bidez ezin baititugu zenbait operazio egin. Horregatik, Kutxabank-i eskatzen diogu murrizketaren erabakia bertan behera utz dezaten eta herritarrei antolatuko ditugun ekintzatan parte hartzeko ei egiten diegu", dio Landatxopek ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak