Antzuolako zinegotzi sozialista Miren Gallastegi legebiltzarkidea izango da

Txomin Madina Milikua 2020ko ira. 9a, 20:16

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburu izateko Iñaki Arriolak utzi duen postua beteko du Gallastegik. Antzuolako zinegotzi eta sozialisten bozeramaile izaten jarraituko duela zehaztu du.

Miren Gallastegi Antzuolako zinegotzi sozialista legebiltzarkidea izango da legegintzaldi berrian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburu izateko Iñaki Arriola alderdikideak utzi lekua beteaz. Gallastegirentzat ez da eginbehar berria: 2007tik 2016era legebiltzarkide izan zen; eta 2019an kargu hori hartu zuen berriz ere, ordua hartan, Rafaela Romerok utzitako lekua betetzeko.

Gallastegik azaldu du legebiltzarkide izanda ere ez diola Antzuolako zinegotzi izateari utziko, bi postuak "guztiz bateragarriak" direlako. Gaineratu du "abantaila bat" dela Eusko Legebiltzarreko kide izatea, bere esanetan han hartzen direlako herritarrei eragiten dieten erabakiak eta modu horretan antzuolarren beharren berri zuzenean eman dezakeelako.

Miren Gallastegiren izendapenarekin, Debagoieneko PSE-EEk bi ordezkari izango ditu Gasteizko Legebiltzarrean: Bergarako udaleko zinegotzi Alberto Alonso oñatiarra da bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak