Arrola mendi elkarteak urteroko Pirineotako irteera bertan behera utzi du

Ainhoa Arana 2020ko ira. 4a, 17:18

Aurten, nobedade gisa, "Gure naturgune gogokoena" izeneko ekimena abiatu dute. 

Bakoitzaren naturgune gogokoena aukeratu, bi argazki atera eta testu erakargarri batekin bidali behar da arrolamt@gmail.com helbidera. Testua nahieran idatz daiteke; olerki, prosa edo bertso modura besteak beste. Aurkezteko epea irailak 30a izango da eta jasotako lan guztiek landetxe batean asteburu bat pasatzeko zozketan sartuko dira. 

Horrez gain gogorarazi dute irailaren 19an Ogeitturri ingurua garbitzera joango direla eta iturriari plaka bat jarriko diotela eta irailaren 26an "Kurtzebarri bira" izeneko ibilaldia egingo dutela. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak