Material bilketa abiatu du Bubisher elkarteak, Saharara bidaltzeko

Eneko Azurmendi 2020ko ira. 1a, 17:55

Bubisherrek eta Antzuolako Udalak Saharatik etorritako umeei egindako ongietorria, iaz.
Aurten 300 bat haur saharar ziren Euskal Herrira etortzekoak, eta asmoa zen 300 maleta eramatea bueltan, abuztu bukaeran. Hala ere, ez dute etortzerik izan, pandemiaren eraginez. Hori dela eta, kanpaina bat abiatu du elkarteak, materiala hara bidali ahal izateko.

300 maleta prestatu gura dituzte, eta elkarteak jakinarazi duenez, ondorengo materiala lehenetsiko dute: txamarrak, jertseak, zapatilak, mauka luzeko kamisetak, txandalak eta abar –oro har, neguko arropa–.

Hala, Saharako haurrendako modukoak izan daitezkeen 10-16 urte bitarteko neguko arropak eduki ezkero, haiekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 602 148 819 telefonora deituz –Aitziber–.

Horrez gain, COVID-19aren aurkako materiala ere jaso gura dute: gelak, eskularruak, parazetamola eta askotariko musukoak –telazkoak, kirurgikoak, higienikoak, FFP...–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak