Aire libreko zine emanaldi sortari gaur emango zaio hasiera

Udako kulturaldiaren baitan, lau film eskainiko dituzte eskolako patioan. Gaur, lehen filma, El rey, ikusteko aukera izango dute herritarrek 21:45ean hasita. Doakoa da, baina sarrerak erreserbatu egin behar dira labur.eus/sarrerakantzuola helbidean.

Lehen film emanaldia doakoa da. Gainontzekoetarako sarrera hiru eurokoa da: Soinujolearen semea (abuztuaren 14an),  Agur Etxebeste (irailaren 4an) eta Elkano (irailaren 11n). Guztiak, eskolako patioan eta egubakoitzetan izango dira, 21:45ean. Sarrerak aurrez eskuratu behar dira udal bulegoetan (08:00-13:00) edo  interneten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak