'Lau eme' ikuskizunerako sarrerak aurrez erreserbatu behar dira

Maider Arregi 2020ko uzt. 22a, 12:02

Haatik dantza konpainiak dantza garaikidea eta feminismoa ardatz dituen Lau eme izeneko ikuskizuna eskainiko du zapatuan, eskolako patioan 20:00etan. Edukiera mugatua dago eta sarrerak aurrez hartu behar dira, udal liburutegian edo internet bidez doan.

Asteburu honetan ere, kultura egitarauak jarraipena izango du, eta zapatuan, Haatik konpainiaren eskutik Lau eme dantza ikuskizun arrakastatsua izango da ikusgai, eskolako patioan, arratsaldeko zortzietan hasita. Emanaldirako sarrerak aurrez erreserbatu behar dira, osasun babes neurriak berma daitezen. "Eskolako patioa oso handia da eta distantziak ondo mantentzen dira bertan. Sarrera doakoa da eta Labur.eus/sarrerakantzuola helbidean eskatu daitezke jada. Garrantzitsua da erreserba egitea patioko edukiera kontrolatzeko", argitu du Mikel Bargiela zinegotziak.

Beste aukera bat da herritarrek 673 90 53 28 telefonora deituz edo mezua bidaliz sarrerak erreserbatzea. Torresoroako liburutegira ere jo daiteke (09:00-13:00).

Abuztuan zine emanaldiak antolatzen dihardutela ere aurreratu dio Bargielak GOIENA-ri: "Abuztuan astero pelikula bat eskaini gurako genuke es-kolako patioan. Hala ere, aire libreko emanaldiak patioan teknikoki nola egin aztertzen gabiltza oraindik ere batzordeko kideak. Hala, oraingoz, ez daukagu egun zehatzik zehaztuta; ezta ere zein pelikula eskainiko dugun. Lehenengo, ekimen hau egitea posible ote den aztertzen dihardugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak