Gaztelugainen eroriko larria izan duen txirrindularia Gurutzetako Ospitalera eraman dute

Maider Arregi 2020ko uztailaren 21a

Gaztelugain inguruan txirrindulari bat erori da 10:15ak aldera eta lekuan bertan egin diote lehen artatzea. 58 urteko gizonezko bergararra da eta istripu larria dela adierazi dio Ertzaintzak GOIENAri. Bertan izan dira bi helikoptero eta anbulantzia erorikoa izan duen gizonezkoa artatzeko. 12:00ak bueltan txirrindularia Gurutzetako Ospitalera eroan dute helikopteroz. Ertzaintzak jakinarazi du, istripuaren atestatua zabalik dagoela, ezbeharraren nondik norakoak argitzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak