'Mugarriz mugarri', ezkutuko txokoak ezagutu dituzte Arrolako mendizaleek

Maider Arregi 2020ko uzt. 20a, 10:15

Arrolako mendizaleak Mugarriz mugarri ekimenaren lehen irteera egin dute. "Antzuolak dauzkan ezkutuko inguruak ezagutzeko irteera arrakastatsua egin dugu eta 17 pertsona elkartu gara lehendabiziko etapa egiteko. Ondo bidean irailean egingo dugun bigarrena".  ARGAZKI GALERIA.   

"Hamazazpi Arrola mendizale amorratu irten gara 09:00etan Olaranetik. Maskaren kontua nola kudeatu arduratu gaitu, baina ekin diogu bideari. Mugarriz mugarri izeneko ibilbidearen lehendabiziko etapa egiteko helburuz, Burubiko, Beheko-errota, Lapurzubi, Bidegurutz, Galartza, Etxeberrisoro zeharkatuz (M)ugarrixa baserriraino izan da gure lehen etapa.

(M)ugarrixa baserritik hasi gara Itxumendira eramango gintuen bidea egiten, baina aurretik Errezinategi izeneko gainera iritsi gara (batzuk Elosu gaina deitzen diote). Beraz, Antzuola eta Bergara udalerrietako mugarriak jarraituz Itxumendin egin dugu egonaldia. bertako ikuspegia, benetan izugarria da, eta ohitura dugun bezala, taldeko argazkia atera dugu. Ingurune ezezagun asko ikusi ditugu ibilaldian zehar, baina ezezagunen artean "Baztarriña" baserriak daude: goikoa eta azpiko Bazterriñak. Urola ibai aldera dauden baserriak dira. Hutsik daude une honetan, baina bertatik ikusgarria da Antzuolako udalerriak duen ikuspegia eta hemen ere taldeko argazkia atera dugu. 17 kilometro eta ia bost orduko ibilbidea azkarra egin dugu. Bigarren etapa prestatzen ari gara eta  animatzen bazara gu prest zu hartzeko taldean. Animatu, ez zara damutuko eta!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak