'Gabe' ikuskizuna estreinatu du Oihulari Klownek Antzuolan

Mirari Altube Arrese 2020ko uzt. 19a, 19:35

Oihulari Klown taldeak azken lana estreinatu du gaur, domeka, Uda kulturaldia-ren barruan. Gabe ikuskizunean bi etxegaberen istorioa jaso dute, eta istorio gordina bada ere, itxaropen eta baikortasun mezua zabaldu gura izan diete eskolako patioan elkartutakoei.

"Klown jaialdi batean estreinatzekoak ginen azken lan hau baina pandemiaren erruz bertan behera geratu zen hori, eta orain, Antzuolan bertan, etxean, eskaini ahal izan dugu lehenengoz", adierazi du Virginia Imazek, Oihulari Klown taldeko kideak eta lanaren gidoilari eta zuzendariak. Horregatik oso eskertuta agertu da: "Pozik eta eskertuta gaude. Izan ere, herritarrei, herriko elkarteei eta Udalari esker gaur bi emanaldi egin ahal izan ditugu Antzuolan. Hala, alarma egoerak sortutako egoera ekonomiko latzari aurre egiteko balio izan du".

Konpainia txikiek egoera benetan larria bizi dutela gaineratu du Imazek. "Dena den gure ikuskizunetan itxaropen eta baikortasun mezuak zabaldu gura ditugu. Poztasunaren enbaxadore gara. Hori izan da beti gure helburua eta hala izaten jarraitzen du. Horregatik, gure ikuskizunetara gonbidatzen dugu jendea, barre egitera etor daitezela; hori bai, maskarak jantzita eta segurtasun protokolo guztiak beteta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak