Antzuolan EH Bildu izan da bozkatuena, botoen erdia baino gehiagorekin

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko uzt. 12a, 21:49

EH Bilduk jaso ditu boto gehien (554), EAJren aurretik (370). PSE-EE izan da hirugarren indar bozkatuena 74 botorekin. Abstentzioak 6 puntu baino gehiago egin du gora.

EH Bildu izan da indar bozkatuena Antzuolan botoen erdia baino gehiago eskuratuta (%51,39). 2016ko hauteskundeetan botoen %48,76a eskuratu zuen EH Bilduk, eta oraingoan emaitzak hobetu egin ditu. Bigarren indarra EAJ izan da botoen %34,32 eskuratuta, eta jeltzaleek ere hobetu egin dituzte 2016an lortutako emaitzak (botoen %30,40 lortu zuen).

Hirugarren indar bozkatuena PSE-EE izan da, botoen %6,86a eskuratuta, eta sozialistek, Elkarrekin-Podemos gainditu dute, aurreko hauteskundeetan alderdi morea izan zen-eta hirugarren indar bozkatuena. Moreek botoen %3,9a lortu dute (2016an botoen ia %10a lortu zuten).

PP eta Ciudadanos alderdiek osatzen duten koalizioak 15 boto eskuratu ditu Antzuolan (bien artean 37 lortu zituzten 2016ko hauteskundeetan), eta EQUO-Berdeak izan da seigarren alderdi bozkatuena 9 botorekin. Voxek 4 bozka lortu ditu Antzuolan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak