Bartzelonako Massanan Arte Aplikatuetan graduatua eta diseinu grafikoan espezializatua da Nagore Igarza antzuolarra. Argazkigintza ikasketak, aldiz, Bartzelonako IEFCan egin ditu (Kataluniako Argazkilaritza Ikasketen Institutua). Bere lana da, hain justu ere, aurtengo Biblioporrak gomendio-gida aurkezteko azalak daraman irudi esanguratsua. "Collage teknika erabili dut, argazkia, testua eta kolore formak gainjarriz. Iradokigarria den irudi bat proposatzen dut bertan. Izan ere, gida honetako proposamenek, liburu, film eta musi-kak, leku ezberdinetara eramaten gaituzte, eta hori islatu nahi izan dut", azaldu du.
Oso lan deigarria eta bisuala da. "Diseinuaren helburua komunikatzea da. Gida liburutegian hartu edo aurten etxean jasoko dutenei deigarria egin eta bertan agertzen diren proposamenak helarazi gura izan diet. Diseinua emaitza bat da". Biblioporrak gida osatzen du-ten liburutegiendako –Aretxabaleta, Arrasate, Aramaio, Ber-gara, Eskoriatza, Legazpi eta Oñati– hiru urte daramatza Igarzak diseinuak egiten, eta aurten gidaren azala egitera animatu dela dio.