Kalebarrengo jaiak "ondo" joan direla azaldu dute batzordetik. Askotariko ekintzak egin dituzte asteburuan zehar; ostiralean jende "dezente" ibili zen jaietan. Zapatuan, marrazkien murala egin zuten lehenbizi; eta iluntzean, ostera, txarangaz gozatu ahal izan zuten herritarrek. Atzo, azkenik, haurrei zuzendutako ipuin kontalari saioa izan zutela adierazi dute, "haur asko animatu ez zen arren".