Suspenditu egin dute Antzuolako Alardea ere

Jokin Bereziartua Lizarazu 2020ko eka. 26a, 19:39
Antzuolako alardea, 2019an.

Gaur, ekainak 26, jakinarazi dute erabakia Alarde Elkarteak eta Antzuolako Udalak: 2020an ez da Antzuolako alarderik izango. "Ez da erraza izan erabakia hartzea, baina inguruan ikusten dugun egoerak eta bete beharreko neurriek ezinezkoa egiten dute Alardea ezagutzen dugun moduan antolatzea".

Gogora ekarri dute Antzuolako alardea birritan bakarrik suspenditu behar izan dutela, 36ko Gerraren ondorioz: "Jakin badakigu neurria oso ez ohikoa dela, 1880tik bakarrik bi aldiz ez delako egin alardea, 1937an eta 1938an, gerra zibilaren ondorioz.
 Denok dakigunez, orain beste lan batzuk ditugu burutzeko; gure inguruan larrialdi honek jo duen edonori laguntza eskaintzen, horrela indartsuago irtengo baikara egoera honetatik.
 Ezin ditugu ahaztu, egoera honetan gure osasunaren alde lanean dabiltzanak, ezta ere beharrezko lanetan ibili direnak; eskerrik asko guzti-guztioi.
 Bukatzeko, apuntatu zuen agendetan 2021eko Alardea; uztailaren 17an izango da eta plazan nahi zaituztegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak