Antzuolako ur-parkerako lau zaindari kontratatuko dituzte

Mireia Bikuña 2020ko eka. 12a, 15:40

Hainbat ume Antzuolako ur-parkean jolasean.

Euren lana izango da aipatutako instalazioak osasun-baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatzea:  txanden arteko aldaketa egin, ur-parkeko komunak desinfektatu eta egunero, bitan, uraren azterketak egin. Eskaerak udal bulegoan entregatu behar dira, hilaren 18a baino lehen.

Antzuolako Udalak duen zerbitzuetako bat ur-parkea da. Berez ez da igerileku bat, baina aisialdi-instalazio moduan, COVID-19ak eragindako egoera aintzat hartuta, igerilekuek bete behar dituzten baldintza guztiak bete behar ditu. Hori horrela, ur- parkean onartutakoa baino jende gehiago egongo ez dela ziurtatzeko, txandak antolatzea erabaki du Udalak. Bada, horiek modu egokian betetzeko lau pertsona kontratatuko ditu.

Ur-parkea zabaltzen denean, eguneroko lan-jarduna edukiko dute lau zaindariek: astelehenetik domekara, 10:00etatik 20:00etara. Lan egiten duten aste bakoitzeko, beste bat jai hartuko dute. Hau da, 35 orduko jarduna izango dute, bi astetik behin. Interesatuek bete beharreko baldintzak dira: 18 urte beteta izatea eta euskaraz jakitea. Azken hori elkarrizketa bidez ziurtatu beharko da. 

Eskaerak hilaren 18a baino lehen entregatu behar dira udal bulegoan edo udala@antzuola.eus atarian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak