Herri Eskolako lapurreta argitzeko ikerketa zabalik du Ertzaintzak

Maider Arregi 2020ko mai. 27a, 11:26

Pasa den asteko eguen gauean sartu ziren lapurrak Herri Eskolara. Ertzaintzak GOIENAri jakinarazi dionez bi salaketa jarri dira: lehena eskolak jarri du, eta bigarrena, obraren arduradunak. Izan ere, eskola barruan nahiz obra gunean hainbat gauza lapurtu dituzte. Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka.

Egubakoitz goizean, maiatzaren 22an, ohartu ziren eskolako obrako langileak zenbait material eta tresna falta zitzaizkiela. Horrez gain, aluminiozko ateak ere bortxatuta zeudela ohartu ziren. Ertzaintzak jakinarazi duenez, obratik hainbat material eta lan tresna lapurtu dituzte. Gainera zenbait ate ere bortxatu dituzte. Eskola barruan, aldiz, zazpi atek jasan dituzte kalteak eta telebista bat ere lapurtu dutela zehaztu du Ertzaintzak.

GOIENAri jakinarazi dionez bi salaketa jarri dira: lehena eskolak jarri du, eta bigarrena, obraren arduradunak. Izan ere, eskola barruan nahiz obra gunean egin dute lapurreta. Ertzaintzak ikerketa zabalik dauka.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak