Datorren astean hasiko dira aldagelen eraisketa lanekin

Maider Arregi 2020ko mai. 6a, 10:29

Denboraldi berria hasten denerako prest izango dira aldagela berriak; lanak abuztu bukaeran amaituko dira. Aldagelak eraisteko lanak, ordea, datorren astean hastea adostu zuten asteleheneko batzarrean.

Artzamendi enpresa hasi da asteon obra abiatzeko beharrezkoa duen makineria eta materiala Eztarala eroaten. Aldagelak eraisteko lanak, ordea, datorren astean hastea adostu zuten asteleheneko batzarrean. Lehenik, ordea, Artzamendiko langileek aldagela barruak hustu beharko dituzte: "AKEk bere gauzak atera ditu aldageletatik. Enpresak, aldiz, ur-bonbak eta galdara atera beharko ditu barrutik. Egoera onean daude eta gorde egingo dira berriro era-biltzeko", kontatu du Ibon Gezalaga Antzuola Kirol Elkarteko presidenteak.

Denboraldi berrirako prest

Abuztu amaierarako aldagelak prest egongo dira eta obra amai-tuta egongo da.Aurrefabrikatutako aldagelak, berriz, Eztalan segituko dute behin behinekoz berriro erabili behar badira ere. "Ez ditugu kenduko; izan ere muntaia lanak garestiak dira eta ez dakigu berriro erabili beharra izango ote dugun. Alokairua ordaintzen jarraituko dugu berriro erabili beharra suertatzen bada ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak