"Aspaldian ohartuta geunden usain txarra zetorrela bertatik eta kolektorearekin arazoren bat zegoela. Iazko udazken hondarrean Ur Kontsortzioak kamera sartu zuen kolektorera eta egiaztatu zuen hainbat gunetan pitzadurak zeudela", argitu du Antzuolako dualak.
Hain zuzen ere, hasi berri den obrak pitzadura horiek konponduko ditu.