"Printzipioz, bertan behera geratuko da aurtengo San Isidro jaia. Eguna iristen doan heinean zerbait aldatzen doala ikusiz gero, agian feria xume bat egitea erabaki dezakegu. Baina esan moduan momentuz bertan behera dago. Aurtengo San Isidro egunean aihertarrak ziren etortzekoak eta dantza saioa eskaintzera. Bada, ez dira etorriko eta egun potolo hori ez dugu ospatuko", argitu du Garazi Larrea zinegotziak.