Joseba Erostegi Eltzikorta 1997ko uztailaren 1ean atxilotu zuen Guardia Zibilak Ortega Lararen bahiketa leporatuta eta hogeita hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.
Larriki gaixorik dauden presoen zerrendan dago Eltzikorta. 66 urte ditu, eta 2014az geroztik dago gaixo; hainbat polipo ditu kolonean eta uzki zati bat dauka kenduta. Sarek behin eta berriro salatu du bizi izan duen "salbuespen legedia eta kartzelaldi ankerra”.