Atletismoaren historia Landatxoperen Kulturaldian

Maider Arregi 2020ko ots. 28a, 09:00

Antzezlana, hitzaldia, erakusketa, kontzertua... askotariko ekintzak antolatu ditu Landa-txopek martxorako. Izan ere, martxoaren 12tik 25era bitartean ospatuko dute Kulturaldia.

Landatxoperen Kulturaldia

Martxoaren 12an, antzerki emanaldiaz gozatuko dute, ONCEkoen Algo habrán hecho ikuskizunarekin, Torresoroan, 18:00etan. 14an, Antzuolako kirolaren eta nagusiki atletismoaren historiaz jardungo du Jose Inazio Garitanok, Torresoroan, 11:00etan.Erakusketa jarriko dute martxoaren 21ean, 22an, 28an eta 29an, Olaranen (18:30-20:30). Martxoaren 17an, Umore Ona Ordiziako erretiratuen abesbatzak emanaldia eskainiko du Torresoroan, 18:30ean. Martxoaren 18an, Antzuola ezagutzeko ibilaldia egingo dute erretiratuek, 17:00etan. Martxoaren 25erako, eguaztena, merienda antolatu dute eta Landatxopen sorpresaren bat egongo dela aurreratu dute, 18:15ean hasita. Kulturaldia borobiltzeko, martxoaren 31rako, Leitzako Peru Harri museora bisita eta bazkaria antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak