Aratuste-festaren izaera eta par-te hartzea indartzeko asmoz, herritarrek aurten lehenengoz, zapatuan ospatuko dituzte Aratusteak. Hala, egitarauak bere osotasunean eutsi dio, eta goi-zean, 10:30ean, kalera irtengo dira Oinarineko dantzariak Hartza, Tximinoa eta Hezitzailea lagun dituztela. Bi taldetan ba-natuko dira eta 40 bat lagun ariko dira dantzan. Eguerdiko saio nagusian, aldiz, 180 herritar inguruk dantza egingo du, 12:30ean plazan. Ondoren, herri bazkaria eta musika izango dira protagonista gauerdira arte.
Odol-emaileen elkarteak ohartarazi du, urtero lez, eguerdian plazan izango direla herritarren borondatea jasotzeko prest.
Haurrek, gaur
Pausoka elkartearen eskutik, herriko gaztetxoenek gaur arratsaldean ospatuko dute mozorro-festa. Arratsaldeko lauretatik aurrera, Pausokako gurasoek prestatutako txokolate beroa eta torradak banatuko dituzte. 17:00etan, umeendako dantzaldia egongo da Zurrategi plazan Girotu Plaza! taldearekin.
Aratuste-martitzena erretiratuendako
Aurten ere umore fina eta alaitasuna izango dira nagusi Landatxope elkartean. Izan ere, Aratuste-martitzena herriko erretiratuendako eguna da. 18:30ean hasiko da mozorro festa eta mozorro originalenak saria izango duela aurten ere aurreratu dute Landatxope elkarteko kideek. Horregatik, dei berezia egin diete mozorrotuta parte har dezaten erretiratuei.