Beñat Etxabe eta Ainara Urrutia izan dira azkarrenak Antzuolan

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko ots. 16a, 13:47

Eguraldia lagun, Antzuolako 8 Miliak lasterketak sekulako giroa bizi izan du beste behin. Debagoieneko korrilari askok parte hartu du, bailarako mendi lasterketen denboraldiko aurreneko proban.

Otsaila izateko eguraldi ederra izan du gaurkoan, beste urte batzuetan elurra ere ezagutu baitu Antzuolako 8 Miliak probak. 249 korrikalari hartu dute irteera Antzuolako plazan goizeko 10:30ean, eta giro onean, baina tarteka haize bolada indartsuekin –Irimon nabaritu dute haizea korrikalariek– kirol proba festa bilakatu da.

Antzuolako eta bailarako korrikalari mordoa batu dira gaurkoan, eta askorentzat gainera, denboraldiko eta urteko lehen proba ofiziala izan da, indarrak neurtzeko eta sentsazioak zeintzuk diren ikusten joateko test aproposa. Gainera, berritasunak ere izan ditu aurten lasterketak. Izan ere, helmuga plazan jarri dute aurreneko aldiz antolatzaileek.

Gizonezkoetan, Beñat Etxabe eta Jokin Etxabe anai bergararrak izan dira azkarrenak. Beñat heldu da lehena helmugara, 1:04:40ko denborarekin –errekorra gainditzeko bi segundo bakarrik falta izan zaizkio bergararrari–, Jokin baino hamasei segundo azkarrago. Hirugarren, Xabi Lete oñatiarra izan da, eta laugarren Ioritz Conde elgoibartarra. Antzuolar onena, Aimar Larrea izan da, sailkapen nagusiko 8. sailkatua.

Emakumezkoetan, Ainara Urrutia aretxabaletarra izan da onena, 1:20:24ko denborarekin. Bigarren Ane Zabala arrasatearra izan da, Urrutia baino bi minutu beranduago helmugaratuta, eta hirugarren, Logroñotik etorritako Gema Olabe. Antzuolar onena, Leire Uribeetxeberria izan da.

Sailkapena (gizonak):

1-  Beñat Etxabe  1:04:40

2- Jokin Etxabe  1:04:56

3-  Xabi Lete  1:05:27

4- Ioritz Conde 1:07:24

5- Ander Nafarrate 1:07:55

6- Josu Imaz 1:08:00

7- Iñaki Hormaetxe 1:09:02

8- Aimar Larrea 1:09:34

 

Sailkapena (emakumeak):

1- Ainara Urrutia 1:20:24 

2-  Ane Zabala 1:22:36

3-  Gema Olabe 1:24:11

4- Irati Larrañaga 1:24:41

5- Ainhoa Aspiazu 1:27:24

6- Edurne Elkoroiribe 1:32:23

7- Barbara Martin 1:33:29

8-  Olatz Manuel 1:33:47

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak