Bete beharreko jarduerak: erakusketak zaintzea, atezaintza lanak egitea (aretoa zabaldu-itxi, aulkiak ipini-jaso, berogailua piztu-itzali…), artistari harrera egitea, karga-deskargak egin, ekintzak iraun bitartean ekintzan egon...
Hautagaiek bete beharreko baldintzak: Euskaraz jakitea. DBH edo baliokidea izatea. Izena emateko epea amaitzen denerako 18 urte beteta izatea.
Noiz: asteburuetan
Ordainsaria: orduko 12,50 € garbia.
Iraupena: 2020/2022 bitarteko ekintzak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: eskaera orria betetzea.
Aurkezteko epea eta tokia: otsailaren 21 arte, udaletxeko idazkaritzan, 14:00ak arte.