Bihar, martitzena, Antzuolako Landatxope elkartea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute herritarrek, 17:00etatik aurrera. Izan ere, ate irekiak egingo dituzte elkartean eta bereziki erretiratu eta pentsiodunei zuzendutako hitzordua izango da. Bihar, elkartearen instalazioak erakutsi eta urtean zehar egiten diren ekintzen argazkiak ikusteko aukera egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.