Greba orokorraren balorazio positiboa egin du batzordeak

Maialen Regueiro 2020ko ots. 7a, 09:21

Antzuolako greba batzordeak urtarrilaren 30eko greba orokorraren balorazio positiboa egin du eta horretarako bi arrazoi eman ditu: batetik, deitutako lanuzteak jarraipen ona izan zuela, eta, bestetik, deialdiaren baitan eta lan-pentsio-bizi duinak lelopean egindako mobilizazioetan herritar ugari batu zela. 

Horrekin batera, greba batzordeak urtarrilaren 30eko greba antolatzen aritu diren sektore ezberdinetako eragileen arteko elkarlana azpimarratu du. Behin urtarrilaren 30eko greba orokorra igarota eta honek izandako jarraipenaren balorazioa eginda, batzordeak honako hau adierazi du: "Etorkizunean, greba orokorrean aldarrikatutako lan, pentsio eta bizi duinen alde jarraituko dugu buru-belarri lanean. Lanerako bidea, gainera, sektore ezberdinetako eragileekin elkarlanean egingo dugu, helburu zehatz batetik abiatuta: Antzuola 1.080 eurotik beherako pentsiorik eta 1.200 eurotik beherako soldatarik gabeko herria izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak