Emakumezko pilotarien artean erreferenteak

Maider Arregi 2020ko urt. 31a, 09:58

Bihar, otsailaren 1ean, Emakumezkoen Master Cup 2020 txapelketak lau kanporaketa jokatuko ditu Antzuolako pilotalekuan. 17:00etan hasiko dira partiduak eta lehen bi kanporaketetan izango dira Antzuolako ordezkariak jokatzen.

Antzuolako Leire eta Nagore Galeano ahizpek eta Olatz Insaustik bihar, zapatua, Emakume Master Cupeko kanporaketa bana jokatuko dute. 16 urtez azpiko kategorian parte hartuko dute hirurek. 11 urte ditu Insausti aurrelariak eta ilusioz aurre egingo diola lehenengoz erronkari aitortu dio GOIENAri: "Bikotekidea Uharte Arakilgoa da eta orain-dik ez dut ezagutzen; baina pozik nago lehenengoz txapelketan parte hartzeko aukera izango dudalako. Iaz txapelketa gertutik jarraitu nuen, eta aurten, oso pozik nago".

Leire Galeano atzelariak 13 urte beteko ditu aurten eta Nagore Galeano ahizpa aurrelariak 14 urte ditu. Indartsu sentitzen direla aurreratu dute: "Oso sentsazio onarekin gaude. "Gure jokoa egingo dugu eta, hain zu-zen, partiduaren norabidea ikusita taktikaren bat edo beste ere erabiliko dugu". Iaz, oso esperientzia ona bizi izan zuten eta maila paregabea erakutsi zuten pilotalekuan. "Aurten, hirugarrenez parte hartuko dugu txapelketan. Momentuz, ez gaude urduri, baina egia da eguna gerturatzen doan heinean urduritasuna pixka bat igarriko du-gula", kontatu dute Galeano ahizpek.

Erreferenteak

"Olalde pilota eskolaren izenean esan behar dugu guretzat oso pozgarria dela herriko hiru neska Emakumezko Master Cup-ean ikustea. Umeentzat erreferenteak izatea oso garrantzitsua da eta Galeano ahizpek aspaldiko hutsune bat bete dute. Olatz indartsu dator eta atzetik ba-datoz beste neska batzuk ere", azaldu dute Olalde elkarteko arduradunek. Azkarateri, laguntza Olalde pilota elkarteak zozketa-txartelak jarriko dituela pilotalekuan salgai adierazi du. "Txartelen bitartez batzen den dirua gurpil aulkian dabilen Oñatiko Joseba Azkarateri bizikleta egokitua erosten laguntzeko izango da –aita antzuolarra du–". Azkarate Atxintxikan Triatloi Taldeko kirol egokitu saileko kide da eta hand-bike modalitatean parte hartzen jarraitzeko beharrezkoa du bizikleta egokitua.

Guztira, lau kanporaketa

17:00etan hasiko da txapelketa. Lau partidu jokatuko dira: lehenak izango dira jokatzen antzuolarrak. Ondoren, kategoria mistoko bi kanporaketak jokatuko dira. Tartean, iazko txapelduna Uxue Oses pilotariak jokatuko du. Kategoria mistoan ere Bartzelonatik etorriko diren pilotarien jokoaz gozatzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak