Egitaraua
10:30- Oinarin dantza taldearen kalejira, txistulariekin batera.
12.30- Dantza saio nagusia, Oinarinen eskutik, plazan.
14:30- Bazkaria pilotalekuan -Barazki paella, oilasko izterra patata eta piper berdeekin. Beganoendako: entsalada. Txokolatezko brownia, bainilazko izozkiarekin. Ogia, ura, freskagarriak, ardo beltza, zuria, sagardoa. Prezioa: 15.50 € Frontoian bazkaltzeko txartela eskatuko da, beraz, bazkaltiar bakoitzak txartel bat izan beharko du. Txartel barik ezingo da sartu frontoian. Txartelak salgai egongo dira udaletxean eta liburutegian urtarrilaren 29tik aurrera. Erosteko azken eguna: otsailak 14, egubakoitza.
Bazkaria bertan parte hartuko duten guztien artean aurrera aterako denez, lanean parte hartzera dei egiten da. Hala, mahaiak prestatzeko eta muntaia egiteko 13:30ean elkartuko gara frontoian. Mahaiak bazkari txartela erosi dutenen artean zerbitzatuko da, kuadrilla bakoitza arduratuko da bere mahaia zerbitzatzeaz.
17:30- 19:00- DJon Zurrategin. Kantatu eta dantzatzeko aukera.
20:00-22:00 eta 23:00-00:30- Bide Batez taldearekin berbena, Zurrategin.