'Paziente Bizia' programan parte hartuko du Landatxopek

Maider Arregi 2020ko urt. 27a, 10:21

Landatxopek Paziente Bizia programan parte hartuko duela adierazi du eta herritarrei parte hartzeko deia ere egin diete. Eguaztenean programaren nondik-norakoak aurkeztuko ditu Osakidetzak. Bestetik, Extremadurako bidaia antolatzeko bilera egingo dute bihar.

Extremadurara astebeteko bidaia antolatu du Landatxope erretiratuen elkarteak. Maiatzaren 4tik 10era joango dira. Besteak beste, Plazentzia, Caceres,  Trujillo, Quintana de la Serena, Merida eta Olivenza ezagutuko dute.  "Extremaduratik etorritako jende asko bizi da Antzuolan. Informazioa jaso, prezioen berri eman eta zalantzak argitzeko bilera egingo dugu Landatxopeko egoitzan bihar, martitzena, 17:00etan", argitu dute.

'Paziente Bizia'

Osakidetzako arduradunak Paziente Bizia programaren nondik-norakoak azalduko ditu Landatxope jubilatu elkartearen egoitzan hilaren 29an, 17:30ean. Gaixotasun kronikoak dituztenak euren burua zaintzen laguntzeko egitasmoa da, gaixoen laguntzaileentzat ere aproposa. Zortzi aste iraungo du programak. Paziente Bizia ez da erretiratuendako soilik eta herritar oro dago parte hartzera gonbidatuta. Landatxopek jakinarazi dio GOIENAri programan parte hartuko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak