Emakumeen Master Cup txapelketako kanporaketak, Antzuolan

Maider Arregi 2020ko urt. 24a, 12:27
Iazko txapelketako irudi bat

Emakume Master Cup 2020 txapelketaren lau kanporaketa jokatuko dira otsailaren 1ean, zapatuan, Antzuolako Udal Pilotalekuan. Tartean, Galeano ahizpak eta Olatz Insausti antzuolarrak jokatuko dute.

Pasa den urtarrilaren 18an eman zitzaion hasiera, Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari. Edizio honetan, 94 pilotari ariko dira jokoan eta txapelketan 47 bikote osatu dira. Tartean daude antzuolarrak ere: Leire eta Nagore Galeano ahizpak eta Olatz Insausti, hain zuzen ere. Herriko pilotariak etxean jokatzen ikusteko aukera ere izango da aurten: otsailaren 1ean, zapatuan, 17:00etan hasita jokatuko dira-eta kanporaketak Antzuolako Udal Pilotalekuan. Pilotari antzuolarrek 16 urtez azpikoen promozio txapelketa jokatuko dute. Galeano ahizpek bikotea osatuko dute eta Insaustik Uharteko Eider Salbide pilotariarekin jokatuko du kanporaketa. Otsailaren 1ean, lau kanpora-keta jokatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak