Uda-Azken taldeak girotutako jaialdia egin zuten, zapatuan, gazte txokokoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 21a, 10:21

Neska-mutikoek musika jaialdia egin zuten zapatuan herriko pilotalekuan. Helburua zen Iruñera egingo duten irteerarako dirua batzea, baina dirurik ez dela lortu adierazi du gazte txokoko koordinatzaile Zumaia Elkorok. Gazteek, ordea, jaialdiak antolatzen lehen esperientzia izan dute.

Herriko bi gaztek, Saioa Zabalok eta Lierni Errastik, osatzen dute Uda-Azken taldea. Jaialdira gonbidatu eta emanaldia prestatzen lagundu zuten gaztetxoek. Horrekin batera pintxoak gertatu zituzten herritarren artean banatzeko. Bertsio akustikoak egiten ditu Uda-Azken taldeak, eta hirugarren emanaldia izan zuten antzuolako bi gazteek.

Irteera urtarrilaren 26an

Gazte txokotik antolatutako irteerarako izena emateko epea itxita dago dagoeneko. Iruñera joatea da asmoa "Goizean Iruñea ezagutuko dugu modu ludikoan eta arratsaldean salting-era joango gara. Izena emateko epea itxita dago eta 45 gazte apuntatu dira", azaldu du Zumaia Elkorok. 

Jaialdian ez da dirurik lortu, beraz nork berea ordaindu beharko du.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak