Ibilera nordikoari buruzko ikastaroa Arrolaren eskutik

Maialen Regueiro 2020ko urtarrilaren 19a

Antzuolako Arrola mendizale taldeak 14 antzuolar batu zituen atzo, Kaxeta-trenbide inguruan, hain modan dagoen ibilera nordikoari buruzko ikastaroa emateko. Hiru orduko saioa izan zen, non Xabier Madina irakasleak modalitate honen inguruko azalpenak eman zituen. Gauzak horrela, alde teorikoa ikasteaz gainera, makilen erabilera nola egin behar den ikasteko aukera izan zuten herritarrek.

Hurrengo saioa

Arrola, modalitate honetako beste ikastaro bat antolatzen ari da herritarren eskakizunak iritsi zaizkielako. Bada, hurrengo saioa otsailaren 1ean izango da eta plazak mugatuak izango badira ere, interesatuek izena eman beharko dute arrolamt@gmail.com helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak