Hala, bigarren batzarra, astelehenean egingo dute 18:30ean Olaranen. Eguenean, pintxo-pote girotua egingo dute eta taberna bakoitzean gai ezberdinak landuko dituzte. Hilaren 25ean, zapatua, Elorregira irteera egingo dute eta hilaren 29an, etxeetako balkoietan Kazeroladan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Greba batzordeak iragarri du datozen egunetan emango dituela ekintza horien gaineko xehetasun gehiago.