Liburua argitaratzearekin batera erakusketa ere antolatuko da. Erakusketarako, baina, argazkiak bildu nahi dira. Horregatik, herritarrei dei egin die kultrua sailak eskolarekin zerikusia duen argazkiak izanez gero, horiek udaletxeko kultura zerbitzura eramateko (kopia atera eta berriz bueltatuko dira). Epea: urtarrilak 30.
Nolako argazkia? Eskolako lagunak agertzen direnak, eskolaren bat dagoena (Uzarraga, nazionalak, Maristak, Ikastola, Herri Eskola...), irakasleren batena, eskolako ekintzaren batena... hau da, eskola gaia erakusten duena.