Antzuolan geratu dira hiru puntuak

Txomin Madina Milikua 2020ko urt. 11a, 22:04

Iker Gardokik egindako golari esker, 1-0 irabazi dio Antzuolak Oriokori.

Sailkapeneko beheko aldean zeuden bi talde izanda, Antzuolarentzat eta Oriokorentzat berebiziko garrantzia zuen gaur Eztalan jokatu den partiduan aurkariari gailentzea. Azkenean etxekoak izan dira, 30 minutuan Iker Gardokik sartu duen golari esker, hiru puntuak poltsikoratu eta arnas apur bat irabaztea lortu dutenak.

"Norgehiagoka sufritua izan da. Hasieran urduritasun apur bat egon da, eta behin Gardokik gola sartuta, defendatzea tokatu zaigu. Jakin dugu sufritzen", azaldu du gaur, lesio baten ondorioz, partidua harmailatik ikusi behar izan duen Antzuolako kapitain Ibai Zabalok.

Taldeak erakutsi duen jarrera ona ere azpimarratzeaz gain, aurrera begira ere jarri da: "Datorren astean ere etxean jokatuko dugu, eta gaur ikusi dugun zein den mailari eusteko jarraitu beharreko bidea". Beasain B izango dute datorren astean aurkari.

Oñatiarrentzat ere jardunaldi ona

Aloña Mendik ere gaur jokatu du Erregional Preferente mailako hamabosgarren jardunaldiko partidua, eta 0-2 irabazi oñatiarrek Danenari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak