Antzuolako XII. Mus Txapelketa hasi da eta bigarren kanporaketa jokatuko da gaur Gailur tabernan, 22:30ean. Jesus Kortabarria Kaxeta antolatzaileak urtero ahalegin handia egiten du, musean egiteko ohitura gal ez dadin eta jokalari berriak erakartzeko. Aurten ere pozik dago, txapelketaren bueltan batzorde polita sortu dutelako. Txapelketara parte hartzaile gazteak erakarri gura dituztela aitortu du: "Iazko parte hartzeak zertxobait behera egin zuen. Baina esan beharra daukat normalean musean jokatzen ez du-ten bikoteak ere etortzen direla. Eta gure helburua, hain justu, hori da: jende gaztea eta berria erakartzea. Musean egiteko ohiturari eutsi gura diogu, eta antzuolarrei animatzeko esan".
Kanporaketak hasi dira
Moxeko lehen kanporaketako bikote sailkatua da Luis Fernandezek eta Jesus Sanchezek osatzen dutena. Guztira, lau kanporaketa jokatuko dira eta finala urtarrilaren 26an Gorosti tabernan izango da. Irabazleek otsailean Gipuzkoako finala jokatuko dute. Euskal Herriko finala, berriz, martxoaren 14an Zigoitia Gopegin jokatuko da.Finala, lau erregetara Euskal Herriko final nagusia eta baita Antzuolako finala ere lau erregetara jokatzen dira. Kaxeta-k dio ez dela ohikoena joko mota hori: "Finala lau erre-getara denez, aukera ematen diegu parte hartzaileei herriko kanporaketetan lau erregetara jokatzera ohitu daitezen". Bailaran, zaletasuna Antzuolan eta orokorrean bailaran zaletasuna egon badagoela dio. "251 bikote ere lortu nituen txapelketaren 10. urteurrenean. Zentraletik, harrituta, nola zen posible galdetzen zuten. Zaletasuna badago, baina atze-lana ere bai. Lehen, neu bakarrik aritzen nintzen; orain, talde-lana da eta batzorde polita osa-tu dugu", azpimarratu du.
Parte hartzeko, izena eman
Gaurko kanporaketan parte hartzeko, bikoteko 20 euro ordaindu beharko da. Bikoteek kanporaketa bakarrean parte hartu dezakete. Lau edo zortzi erregetara jokatzeko aukera izango dute jokalariek.