Urteko lehen odol ateratzea egingo dute martitzenean

Maider Arregi 2020ko urtarrilaren 11

Urtean hiruzpalau odol ateratze egiten ditu Antzuolako odol-emaileen elkarteak –lau hilean behin, gutxi gorabehera–. Gainera, orain arte ez bezala, aurrerantzean martitzenetan egingo dituzte odol ateratzeak Olaranen.

Urteko lehena urtarrilaren 14an egingo dute Olaran etxean, 17:30etik aurrera –hurrengoak maiatzean eta irailean egingo dituzte–. Odol-emaileen elkarteak odol-emaile berrien beharra azpimarratu du eta Antzuolako gazteak animatu gura ditu datorren martitzeneko odol ateratzera: "Gazteen beharra dago; izan ere, gaixotasun eta istripu egoeretan behar handia dago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak