A8M lasterketako dortsal guztiak hiru ordutan agortuta

Maider Arregi 2020ko urt. 10a, 10:02

Antzuolako Zortzi Miliak mendi probaren zortzigarren edizioa otsailaren 16an izango da, festa giroan. Dortsalak baina, jada agortuta daude.

Ia 14 kilometro izango dituzte aurretik Antzuolako Zortzi Miliak lasterketako 240 parte hartzaileek. VIII. edizioa otsailaren 16an izango da eta dagoeneko dortsal guztiak agortuta daude. Facebook bidez jakinarazi dute antolatzaileek. "Hiru ordutan plaza guztiak beteta... izugarria! Eskerrik asko benetan! Sentitzen dugu plaza barik gelditu zare-tenengatik, baina lasterketaren kalitatea mantentzeko kopurua jarri beharra daukagu; eskerrik asko eta gogor entrenatu", iragarri dute.

10 dortsal zozketatu dira

Antzuolarren artean 10 dortsal zozketatu dira aurten ere. Hauek dira sarituak: Aitor Atxa; Markel Lete; Xabier Iparragirre; Danel Kortabarria; Iñigo Alon-so; Erlantz Iturbe; Txomin Arzallus; Luis Mari Larrea; Mikel Lizarazu eta Bittor Arbulu, hurrenez hurren.Antolatzaileek ohartarazi dute boluntarioak ere beharko dituztela lasterketa egunera begira hainbat lan egiteko eta interesa dutenek mezua bidali dezaketela antzuolako8m@gmail.com helbidera idatzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak