Bilbora joateko deia egin du EH Bilduk

Maider Arregi 2020ko urt. 9a, 10:09

Zapatuan Bilbora joatearen garrantzia azpimarratu du Antzuolako EH Bilduk eta herritarrei joateko deia egin die. Era berean, gogorarazi gura izan die autobusean izena emateko aukera dagoela Aitz Garbi tabernan. Jarraian alderdiak kaleratu duen oharra:

"Larunbatean denok Bilbora! EH Bilduko oinarriok erabaki zail bat hartu ostean, astearteko Espainiako Kongresuko saioan PSOE eta Podemosen arteko gobernuari bide eman genion, Espainiako Estatuari demokratizatzeko azkenengo aukera bat eskainiz. Beste gauza batzuen artean, Euskal Preso Politikoen egoera arintzeko itxaropenarekin. Badakigu ordea, lehenago ere herri honetan lortu diren garaipenak antolaketa eta mobilizazioaren bidez lortu direla, eta herritarrei helarazi nahi diegu, Madriletik eta Parisetik ezer ez dela etorriko, gu mugitzen ez bagara. Gauzak honela, larunbatean Bilbora joatearen garrantzia azpimarratu eta bertara joateko deia luzatzen diegu antzuolar denei. Autobusean izena emateko zerrenda Aitz Garbi tabernan dago. Presoak etxera!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak