Gospel doinuek emango diete hasiera Gabonei

Maialen Regueiro 2019ko abe. 20a, 11:13

Iaz, Antzuolako plazan, Mari Domingiri eta Olentzerori egindako harrera (Irudia: Iker Aizkorbe)

Olentzeroren eta Mari Domingiren jaitsiera eta ekitaldiaz gain, egongo da zertaz gozatu Gabonetan. Bihar, 'Elvis gospel' kontzertua izango da Torresoroan. Kiroletan, Gabon Kopa eta San Esteban krosa izango dira protagonista nagusiak.

Gabonetan ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da: Elvis gospel kontzertua, Olentzeroren eta Mari Domingiren jaitsiera eta Gabon Kopa. Abenduaren 23an baina, astelehena, herriko txikitxoendako magia ikuskizuna izango da Torresoroan, 18:30ean, Kidam magoarekin. Sarrera 3 euro.

'Elvis gospel' kontzertua

The Upper Room taldeak bihar eskainiko du, Torresoroan, Elvis gospel izena duen kontzertua. Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta, abesti propioez gainera, Elvis Presleyren doinuak abestuko dituzte.

Olentzero eta Mari Domingi

Abenduaren 24an, Gabon kalejira egingo dute eskolako umeek eta horien gurasoek, 11:00etan hasita. 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingi San Josetik jaitsiko dira eta ondoren ekitaldia izango da plazan.

Gabon Kopa

Abenduaren 26tik 30era bitartean, pilotako Debagoieneko Gabon Kopa izango da Antzuolan, non herriko zein eskualdeko benjamin, alebin eta infantil mailetako neska-mutikoek hartuko duten parte.

San Esteban krosa hilaren 26an

Abenduaren 26an, San Esteban krosak hartuko ditu Antzuolako kaleak. 17:30ean, 5 urteko LH-1eko eta LH2-ko ikasleen txanda izango da. 17:45ean, benjaminak eta alebinak irtengo dira. Eta 18:00etan, infantilak eta helduak. Antolatzaileek boluntarioak behar dituzte ibilbidean egoteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak