Azken asteetan bota duen euriak hainbat luizi eragin ditu Antzuolan; Uzarraga auzorako bidean, esate baterako. Aipatutako bidea Udalaren jabetzarena ez denez, Gipuzkoako Foru Aldundiari zegokion bidea garbitzeko lanak egitea. Azken egunetan bidea garbitzen aritu ostean, Uzarraga auzora doan bidea antzuolarrentzat erabilgarri dago dagoeneko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.