Otsailaren 16an egingo dute Antzuolako 8 miliak lasterketa 2020an

Jone Olabarria 2019ko abe. 9a, 14:14

Izen-ematea urtarrilaren 4an zabalduko da, kirolprobak.com webgunean, goizeko 09.00retan. Aurreko urtean bezala,  doako 10 izen-emate zozketatuko dira antzuolarren artean eta bolondresak esaktu dituzte probaren antolakuntzan laguntzeko.

Antzuolako 8 miliak taldeak jakinarazi du 2020ko otsailaren 16an Antzuolako 8 miliak lasterketaren edizio berri bat izango dela. Izen ematea urtarrilaren 4an zabalduko dute eta kirolprobak.com webgunearen bidez egin beharko da, goizeko 09:00etatik aurrera.

Herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz eta aurretik egin bezala, doako 10 izen emate zozketatuko dira antzuolarren artean, izen-emate ofiziala ireki aurretik. Bertan parte hartzeko email bat bidali behar da izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin: antzuolako8m@gmail.com. Zozketaren data: abenduaren 26a izango da, 15.00etan. Irabazleak telefonoz eta Facebook bidez jakinaraziko dituzte.

Denentzat aukerak

- 10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako Irteera. 16-17 urteko gazteek parte hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali beharko dute antzuolako8m@gmail.com helbidera.

- 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek eraman beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira.

- 13.00ak inguruan, SARI BANAKETA.

Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da guztientzat (lasterkari, ume, zein ikusleentzat).

Bolondresen beharra

Era berean,  lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere, aurrekoetan bezelaxe lan ezberdinetarako bolondresak beharko dituztela jakinarazi dute. Denetariko lanak izango dira, baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez dutenak animatu nahi izan dituzte bultzadatxoa ematera. Laguntzeko prest dagoenak email bat bidal dezake, izen-abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak