Lapurretan egin dute, ostera ere, Eztalako tabernan

Xabier Urtzelai 2019ko abe. 6a, 17:15
Halaxe aurkitu dute eztalako taberna.

Antzuolako futbol zelaiko tabernara lapurrak sartu dira, eta ez da lehenengo aldia: "Nazkatuta gaude dagoeneko, horrenbeste lan egin eta gero halako gauzak gertatu behar. Taberna barruan ez da dirurik egoten, jatekoak eta edatekoak, besterik ez. Badirudi oraingoan lapurrak gozo-zaleak zirela, goxoki dezente eraman dituzte", adierazi dute klubetik.

Eztalako futbol zelaiko tabernako atea apurtuta aurkitu dute klubeko ordezkariek, eta barruan dena nahasita. Bertan ez dute dirurik gordetzen, baina jatekoak eta edatekoak egoten dira, eta oraingoan goxoki dezente eraman dituzte lapurrek. Klubeko ordezkariak dagoeneko nazkatuta daude egoera honekin, lapurrak hainbatetan sartu direlako tabernara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak