Enplegu planaren baitan, negurako garbitzailea eta peoia kontratatzeko deialdia egin du Udalak. Eskaera Lanbideren bidez egin behar da nahitaez, eta eskaera egiteko epea abenduaren 13an bukatzen da. Antzuolan erroldatua, Eskola Ziurtagiria edo baliokidea ezinbestekoak izango dira. Baita gidatzeko B-1 baimena ere eta, gutxienez, lehen hizkuntza eskakizuna. Horrez gain, Lanbideko deialdiak ezartzen dituen baldintzak bete beharko dira. Informazio gehiago: www.lanbide.eus eta Udal bulegoetan.