Debagoieneko Sare eta Antzuolako Ez dot moztuko bizarra taldea, gaixo dauden euskal preso politikoen eskubideen aldeko hainbat dinamika egiten ari dira azaroan zehar Antzuolan. Horien baitan, hainbat preso eta preso ohik egindako lanekin osatutako erakusketa inauguratu zuten atzo Olaranen.
Abenduaren 1a bitartean, presoek egindako egurlanak, margolanak, eskuz idatzitako liburuak,... egongo dira ikusgai Olaranen. Horretaz gain, egileei egindako elkarrizketak ikusteko aukera ere egongo da.
Aldarrikapena
Horrekin lotuta, azaroaren 30ean, zapatua, Ez dot moztuko bizarra taldeak eta Sarek deituta, bailara mailako manifestazioa egingo dute, Larriki gaixo dauden presoak etxera, Eltzikorta etxera lelopean. Zurrategitik 18:30ean abiatuko da manifestazioa. Bestalde, hainbat presok eta preso ohik egindako artelanen erakusketa bihar zabalduko da Olaranen: azaroaren 23an, 18:00-20:00; hilaren 24an 12:00-14:00 eta 18:00-20:00; azaroaren 25ean, 26an eta 27an itxita. Hilaren 28an, 18:00-20:00; hilaren 29an, 18:00-20:00; Azaroaren 30ean, 12:00-14:00 eta 17:00-18:30 eta manifestazioaren ondoren berriro zabalduko da 20:30 arte. Abenduaren 1ean, 12:00-14:00 eta 18:00-20:00.